Fields Domina Nazioarteko Matematika Batasuna (IMU- International Mathematical Union) erakundeak matematikan euren bizitzetan ordura arte egindako eta etorkizunerako itxaroten den lana saritzeko matematikariei ematen zaien sari bat da. Lau urtetik behin banatzen da, Matematikarien Nazioarteko Biltzarraren ospakizunarekin bat eginez, eta gutxienez bi, baina gehienetan lau matematikari saritzen dira, 40 urte baino gazteagoak izan behar diren baldintzapean. 2006az geroztik, dominarekin batera 15.000 $ CA diru kopurua dago. Sariaren izena John Charles Fields matematikari kanadarraren omenez ezarri zen.
Fields funtsezkoa izan zen saria finkatzeko, domina berak diseinatzeaz gain, diru osagarria jarri zuelako finantzazioako. Matematika arloko Nobel saria dela iapatu da simil moduan,[1][2] desberdintasun nabarmenak dauden arren, hala nola sarien maiztasuna, sari kopurua eta adinaren muga. Munduko Unibertsitateko Ranging Akademikoak (ARWU) urtero egiten duen Bikaintasun Akademikoaren Inkestaren arabera, Fields Domina mundu osoko matematikaren alorreko sari nagusitzat hartzen da.[3] Baina Nazioarteko Roaming Aditu Taldeak (IREG) 2013-14an ospeari buruz egindako beste inkesta batean, Abel Sariaren ondoren gerturatu zen Fields Domina, matematikako nazioarteko bigarren sari entzutetsuena bezala.[4][5]
Domina 1936an eman zen lehen aldiz, Lars Ahlfors matematikari finlandiarrari eta Jesse Douglas matematikari estatubatuarrari, eta 1950. urteaz geroztik lau urtetik behin banatzen da. Bere helburua ekarpen handiak egin dituzten matematikako ikertzaile gazteei aitortza eta laguntza bideratzea da. 2014an, Maryam Mirzakhani matematikari iraniarra lehen emakumea izan zen Fields domina lortzen.[6][7] Orotara, hirurogei laguni eman zaie Fields domina.
Fields dominak 2018ko abuztuaren 1ean eman ziren azken aldiz, Brasilgo Rio de Janeiron egindako IMU Nazioarteko Kongresuaren inaugurazio ekitaldian.[8] Caucher Birkari, lau irabazleetako bati, ekitaldia amaitu eta gutxira lapurtu zioten domina. Kongresuko antolatzaileek ordezko bat eman zioten egun batzuk geroago.[9]