Filippo Ganna

Filippo Ganna

(2022)
Bizitza
JaiotzaVerbania1996ko uztailaren 25a (28 urte)
Herrialdea Italia
Familia
AitaMarco Ganna
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Posizio edo espezialitatearoutierra
time trialist (en) Itzuli
Pisua82 kilogramo
Altuera193 zentimetro
Jasotako sariak

Filippo Ganna (Verbania, Italia, 1996ko uztailaren 25a) txirrindularitzan, pista eta errepide modalitateetan, lehiatzen den kirolari italiarra da, jazarpen eta errepide probetan espezializatua, INEOS Grenadiers taldekoa 2019tik.

Udako bi Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte, urrezko domina lortuz Tokio 2020an, taldekako jazarpen proban (Simone Consonni, Francesco Lamon eta Jonathan Milanekin batera), eta, Rio de Janeiro 2016an seigarren postua lortu zuen proba berean[1].

Hamar domina irabazi zituen, 2016 eta 2021 urteen artean, Munduko Pista Txirrindularitza Txapelketan, eta sei domina, 2016 eta 2019 urteen artean, Europako Pista Txirrindularitza Txapelketan[1].

Errepidean lau domina irabazi zituen Errepideko Txirrindularitzako Mundu Txapelketan, 2019 eta 2021 urteen artean, eta bi domina 2021eko Europako Errepideko Txirrindularitza Txapelketan[2].

2024ko Udako Olinpiar Jokoetan pistako txirrindularitzako taldekako jazarpen proban brontzezko domin lortu zuen Italiako taldearekin.

  1. a b «Filippo Ganna». the-sports.org (Ingelesez).
  2. «Filippo Ganna». the-sports.org (Ingelesez).

Developed by StudentB