Pentsalaria , Auguste Rodinen eskultura (1880-82): hausnarketan murgildutako gizonaren betiereko irudikapena.
Filosofia (grezierazko φιλος -filos- eta σοφος -sophos- hitzetatik, "jakintzaren maitasuna") gai orokor eta funtsezkoen azterketa sistematizatua da, hala nola existentziari , arrazoiari , ezagutzari , balioei , adimenari eta hizkuntzari buruzkoak[ 1] [ 2] . Galdera horiek askotan aztertu edo konpondu beharreko arazo gisa planteatzen dira[ 3] [ 4] . Iturri batzuen arabera, terminoa Pitagorasek sortu zuen (k.a. 570 - k.a. 495)[ 5] , nahiz eta teoria hau batzuek eztabaidatzen duten[ 6] [ 7] . Metodo filosofikoek zalantzan jartzea, eztabaida kritikoa , argudio arrazionala eta aurkezpen sistematikoa barne hartzen dituzte[ 8] [ 9] .
Historikoki, filosofiak jakintza guztiak biltzen zituen, eta filosofo deitzen zitzaion hura praktikatzen zuenari. "Filosofia naturala ", antzinako Indian eta Antzinako Grezian diziplina bezala hasi zena, astronomia , medikuntza eta fisika barnebiltzen zituen[ 10] [ 11] . Adibidez, 1687ko Newtonen filosofia naturalaren printzipio matematikoak geroago fisika-liburu gisa sailkatu ziren. XIX. mendean, ikerketa-unibertsitate modernoen hazkundeak filosofia akademikoa eta beste diziplina batzuk profesionalizatzera eta espezializatzera eraman zituen[ 12] [ 13] . Harrezkero, tradizionalki filosofiaren parte ziren hainbat ikerketa-arlo diziplina akademiko bereizi bihurtu dira, zehazki gizarte-zientziak , hala nola psikologia , soziologia , hizkuntzalaritza eta ekonomia .
Gaur egun, filosofia akademikoaren azpieremu nagusiak hauek dira: metafisika , existentziaren eta errealitatearen funtsezko izaeraz arduratzen dena; epistemologia , ezagutzaren eta sinesmenaren izaera aztertzen duena; etika , balio moralaz arduratzen dena; eta logika , egiazko premisetatik ondorioak ateratzea ahalbidetzen duten inferentzia-arauak aztertzen dituena. Beste azpieremu aipagarri batzuk erlijioaren filosofia , zientziaren filosofia , filosofia politikoa , estetika , hizkuntzaren filosofia eta gogamenaren filosofia dira. Filosofia praktikatzen duen pertsonari filosofo deritzo.
↑ (Ingelesez) «Philosophy | Definition, Systems, Fields, Schools, & Biographies | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ «philosophy | Definition of philosophy in English by Oxford Dictionaries» web.archive.org 2019-03-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ «Facing Up to the Problem of Consciousness» www.consc.net (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Henderson, Leah. (2018-03-21). The Problem of Induction. (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ «Cicero’s Tusculan Disputations, On the Nature of the Gods, On the Commonwealth» www.gutenberg.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Jaeger, Werner. (1958). Aristotle : fundamentals of the history of his development. Oxford : Clarendon Press (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Guthrie, W. K. C.. (1962-1981). A history of Greek philosophy. Cambridge University Press ISBN 0-521-05159-2 . PMC 4679552 . (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Adler, Mortimer Jerome. (2000). How to think about the great ideas : from the great books of Western civilization. Open Court ISBN 978-0-8126-9693-6 . PMC 680284007 . (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ (Ingelesez) HONDERICH, TED AUTOR. (1995). The Oxford Companion to Philosophy. Oxford University Press ISBN 978-0-19-866132-0 . (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Lindberg, David C.. (2007). The beginnings of western science : the European scientific tradition in philosophical, religious, and institutional context, prehistory to A.D. 1450. (2nd ed. argitaraldia) University of Chicago Press ISBN 978-0-226-48205-7 . PMC 156874785 . (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Phillips, Stephen. (2021). Zalta, Edward N. ed. «Epistemology in Classical Indian Philosophy» The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Metaphysics Research Lab, Stanford University) (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ Shapin, Steven. (1996). The scientific revolution. University of Chicago Press ISBN 0-226-75020-5 . PMC 34548543 . (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .
↑ (Ingelesez) Briggle, Robert Frodeman and Adam. (2016-01-11). «When Philosophy Lost Its Way» Opinionator (Noiz kontsultatua: 2023-01-14) .