Fine Gael | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | FG |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Ideologia | kristau demokrazia, liberal conservatism (en) , europazaletasuna eta Liberalismo ekonomikoa |
Kokapen politikoa | zentro-eskuin |
Jarduera | |
Kidetza | Europako Alderdi Popularra |
Kide kopurua | 21.000 (2016) |
Agintea | |
Lehendakaria | Leo Varadkar eta Martin Heydon (en) |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1933ko irailaren 8a |
Sortzailea | |
Koloreak | |
webgune ofiziala |
Fine Gael[1] (euskaraz: «Irlandarren Familia edota Irlandarren Tribua»), Irlandako Errepublikako alderdi politikoa da, 2011ko hauteskundeen ondotik, alderdi bozkatuena. Alderdiak bere burua honela izendatzen du: Fine Gael-The United Ireland Party (euskaraz: «Fine Gael-Irlanda Batuaren Alderdia»).
Usadioz Irlandan alderdi politiko hau 1922ko Itun anglo-irlandarra eta Irlandako Estatu Askearen alde agertu zirenen ondorengoekin irudikatu ohi da. Aldiz, itun horren eta Irlandaren banaketaren aurka, nahiz Irlandako Errepublikaren alde jarri zienak Fianna Fáil alderdiak ordezkatu ohi ditu. Nahiz eta gaur egun jada, eta hamarkada ugari iragan ostean, usadiozko banaketa hori hain garbia ez izan.
1933ko irailaren 3an Cumann na nGaedhael, National Centre Party eta Army Comrades Association alderdien elkarketatik sortu zen, Anglo-Irlandar Ituna eta Irlandako Estatu Askearen independentzia tratatua defenditzen zuten, ondorioz Irlandako banaketa onartuz. Michael Collinsen ideiak jarraituta sortu zen. Gaur egun bere burua zentroko alderdi erreformatzailetzat du, baina bere politika guztiz bat dator Europa mailako kristau demokraziak burutzen duenarekin. Europako Batasunaren aldekoak dira erabat, eta guztiz gaitzesten dituzte biolentzia erabiltzen duten mugimendu errepublikano irlandarrak, IRA nagusiki.