Fonema

Fonologian eta hizkuntzalaritzan, fonema (antzinako grekeraz: φώνημα [fónēma], giza-soinua, egindako hotsa) hizkuntza batek dituen soinuen adierazpena da. Fonemak, espresio mailako unitateak izanik ere, ez dira entzuten, ezta ikusten ere. Hizkuntza bera hitz egiten dutenen burutan existitzen diren imajina akustikoak dira. Fonema hizkuntzaren esparrukoa eta soinua edo hotsa hizketaren esparrukoa izan arren, bi elementuak estuki lotuta daude eta termino zehatz baten esanahia baldintzatzen dute. Hitz baten soinuak alofonoak dira. Alofonoak fonema batek dituen soinu ezberdinak dira. Fonemak bi kategoria handitan banatzen dira: bokal-fonemak (bokal-hotsei dagozkienak) eta fonema kontsonantikoak (kontsonante-hotsei dagozkienak). Fonemak adierazteko erabiltzen diren ikurrak sarritan Nazioarteko Alfabeto Fonetikotik (NAF edo IPA, International Phonetic Alphabet) hartzen dira eta barra etzan edo zehar-marren artean (/ /) adierazi behar dira.


Developed by StudentB