Fotoluminiszentzia, ingelesez PL laburtzapenaz adierazten dena, edozein materia formaren argi emisioa da, fotoien absortzioaren ondoren (erradiazio elektromagnetikoa) ematen dena. Luminiszentziaren (argi emisioa) forma askotariko bat da eta fotoeszitazioaren ondorioz (fotoien exzitazioa) hasten da. Hortik dator “foto” aurrizkia.
Luminiszentzia molekula batek emititzen duen argia da, bere edozein egoera eszitatutik abiatuta. Luminiszentzia barruan fluoreszentzia eta fosforeszentzia bereizten dira. Fluoreszentzian, emisioa ia berehalakoa da: 10–4-10–8 s xurgapena gertatu ondoren. Fosforeszentzian emisioa atzeratu egiten da, zenbaitetan segundo batzuetan ere.