Francesco Crispi (Ribera, Sizilia, 1819ko urriaren 4a - Napoli, 1901eko abuztuaren 11) italiar politikaria izan zen. Mazziniren lankidea izan zen, eta Garibaldirekin jardun zuen Bi Sizilien konkistan. Behin baino gehiagotan izan zen ministro eta Kontseiluko lehendakari (18871-91 eta 1893-96). Hirutariko Aliantzan sarrarazi zuen Italia. Adwako galera zela eta (1896, Etiopia) galdu zituen betiko karguak. Italiako faxismoaren aitzindaritzat hartu zuen Mussolinik.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francesco Crispi |