Mota | etnia eta talde etnolinguistiko |
---|---|
Biztanleria (osoa) | 7.892.195 |
Hizkuntza | frantses eta frantsesa kanadiarra |
Erlijioa | katolizismo |
Franko-kanadarra (frantsesez: Canadiens français, kanadjɛ̃ fʁɑ̃sɛ ahoskatua) frantziar hizkuntza eta kanadar herritartasuna duten gizabanakoek osaturiko talde etnolinguistikoa da.
Haien arbasoak Kanada (Frantzia Berria) kolonia izandakoaren jatorrizko asentamendu frantsesetan bizi ziren. Historia desberdina duten akadiarrak izan ezik, franko-kanadar gehienak Kanadako garai kolonialean, XVII. mendean hasi zenean, gaur egun Quebecek hartzen duen eremua kolonizatu zuten nekazari frantziarren ondorengoak dira. Testuinguru garaikide batean, edozein kanadar frankofono ere aipatzen du. 4.995.040 kanadarrek frantziar arbasoak dituzte;[1] 10 milioi inguru, berriz, frantsesdunak dira.[2]
Frantsesez eta ingelesez, canadien français eta french canadian terminoak ez datoz bat, argi eta garbi, franco-canadien eta franco-canadian terminoekin. Azken horrek ez du zertan Kanadako lurretan bizi izan den antzinako leinu luze bat esan nahi, Frantziako edo beste herrialde frankofono bateko etorkin berriak izendatzeko ere erabiltzen baitute. Hala ere, desberdintasun horiek ez dira hain nabarmenak euskaran bi termino desberdin erabiliz, «franko-kanadar» hitza erabiltzen baita «frantziar kanadarra» oker izendatzeko.
Kanadar frankofonoak Kanada osoan bizi dira. Horietako sei milioi Quebecen daude kontzentratuta, eta bertan hizkuntza-talde nagusia osatzen dute. Beste milioi bat, berriz, herrialdearen gainerakoan sakabanatuta dago. Kanadako herritarren %31k, gutxi gorabehera, frantsesez hitz egiten du, eta %25 jatorri franko-kanadarra du. Frankofono guztiak ez dira frantsesen ondorengoak, batez ere gaur egungo Quebecen, eta arbaso frantsesak dituzten pertsona guztiek ez dute hizkuntza hori esklusiboki edo nagusiki erabiltzen.
Kultura frankofonoa Kanadako literaturaren eta kulturaren parte da.