Frankoproventzera

Frankoproventzera, arpitana
arpetan — patoué
Frankoproventzeraren hedapena, urdinez.
Datu orokorrak
Lurralde eremua Italia
 Frantzia
 Suitza
Hiztunak113.400 (zenbatespena)
OfizialtasunaAosta Ibarra
EskualdeaArpitania (Aostako Harana, Piemonte, Foggia, Romandia, Savoia, Bresse, Bugey, Dombes, Beaujolais, Dauphiné, Lyonnais, Forez, Franche-Comté)
UNESCO sailkapena3: arriskuan
Araugilea-
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasilabadun hizkuntza eta hizkuntza sintetikoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3frp
Ethnologuefrp
Glottologfran1269
Wikipediafrp
Linguist Listfrp
UNESCO366
IETFfrp
Endangered
Languages Project

3395

Frankoproventzera edo arpitana Frantzia, Italia eta Suitzako lurralde batzuetan mintzatzen den hizkuntza erromantze bat da. Hizkuntza hori hitz egiten den lurraldeari Arpitania deritzo. Italia hegoaldean ere bada mintzaira honetako komunitate bat, Apuliako frankoproventzerarena.

Hainbat izen ditu: francoprovençâl (frantsesaren eta proventzeraren antzekoa), arpitan (Alpeetakoa), burgondês eta burgondian (antzinako Burgundiakoa). Patouès ere deitu izan da, baina izen hori egun baztertua da, gutxiegarria baita. Autore batzuek, bestalde, frankoproventzera okzitanieraren aldaeratzat hartu badute ere, egun hizkuntza bereizitzat hartzen da.

Hiztun kopuruari buruz, ez dago adostasunik. Ikerketa batzuek 130.000 hiztun zenbatu dituzte: 70.000 Italian, 60.000 Frantzian eta 7.000 Suitzan. Nolabaiteko onarpen ofiziala Aosta Ibarrean du. UNESCOk galtzeko arriskuan dagoen hizkuntzatzat jotzen du: frantsesak haren lekua hartzen du.


Developed by StudentB