Frantz Fanon

Frantz Fanon

Bizitza
JaiotzaFort-de-France1925eko uztailaren 20a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBethesda1961eko abenduaren 6a (36 urte)
Hobiratze lekuaAïn Kerma (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)Josie Fanon (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Lyon (en) Itzuli
Jean Moulin University - Lyon 3 (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, filosofoa, psikiatra, saiakeragilea, soziologoa eta politikaria
Lan nabarmenak
InfluentziakJean-Paul Sartre eta Aimé Césaire
Mugimenduadecoloniality (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra
Bigarren Mundu Gerra

IMDB: nm1148635 Allmovie: p221758
Musicbrainz: 10caa906-b020-4475-af26-cb05b7bd2954 Discogs: 1065374 Edit the value on Wikidata

Frantz Fanon (Fort-de-France, Martinika, 1925eko uztailaren 20a - Washington Hiria, Ameriketako Estatu Batuak, 1961eko abenduaren 6a) Antilletako psikiatra eta iraultzailea izan zen. Psikiatriaren alorrean, neurosi-mota batzuek gizarte-arazoek sortzen dituztela aldeztu zuen; soziologian, oso lan garrantzitsuak idatzi zituen kolonizaturiko herrien askapen-prozesuari buruz.

Bigarren Mundu Gerran Frantziako gudarostean aritu ondoren, psikiatria-ikasketak egin zituen Lyonen, eta Aljeriara jo zuen 1953. urtean. Bertako Nazio Askapenerako Fronteko kide bihurtu ondoren, El Moudjahid egunkari klandestinoa sortu zuen Tunisian (1956), eta 1960an Ghanara bidali zuten Aljeria libreko enbaxadore. 1952. urtean Peau noire, masques blancs (1952, Larru beltza, mozorro zuriak) berak izandako bizipenak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara.

Kolonialismoaren aurka eta iraultzaren alde idatzi zituen artikuluek eta liburuek berebiziko eragina izan zuten kolonietako munduan, baita Euskal Herrian ere: L´an V de la révolution algérienne (1959, Aljeriako iraultzaren V. urtea), Les Damnés de la Terre (1961, Lurreko kondenatuak), Pour la révolution africaine (1964, Afrikako iraultzaren alde).


Developed by StudentB