Frantziako erresumako eskualde historikoek probintzia (frantsesez, province) zeramaten izena, harik eta 1790eko martxoaren 4an, Frantziako Iraultzan, Parisko gobernuak departamenduen sistema ezarri zuen arte. Aldaketa jabetza feudalean oinarritutako tokian tokiko leialtasunak ezabatzeko saioa izan zen, Parisko gobernuaren menpekoak izan zitezen. Aurreko probintzien izenak oraindik ere erabiltzen dituzte geografoek, eskualde naturalak izendatzeko. Egungo Frantziako eskualde zenbaitek izen horiek daramatzate.
|
|