Frantziar Batasuna Union Française | |||
---|---|---|---|
1946 – 1958 | |||
Batasun politikoa | |||
| |||
Goiburua Liberté, égalité, fraternité | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Paris | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Frantziar libera, CFA libera, CFP libera eta Frantziar Indotxinako Piastra | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Frantsesa (ofiziala) | ||
Historia | |||
Frantziar Batasuna (frantsesez: Union Française) 1946ko urriaren 27ko Frantziako Konstituzioak ezarritako erakundea izan zen, IV. Errepublika indarrean zegoenean.
Erakunde hau sortu zen Frantziar Inperioaren zati bat gobernatu zuen sistema kolonial zaharraren administrazioaren modelo jarraitzaile berria bezala. Bere politikaren porrota nabarmendu zen hainbat gatazkatan, hala nola, Indotxinako edo Aljeriako gerrak, eta azkenean, Batasunako eta Laugarren Errepublikako sistemaren krisi ekonomikoa, soziala eta instituzionala eragiten zutenak. Horrek 1958ko V. Errepublika eratzea eta ordezkatzea ekarri zuen, 1958ko Konstituzioaren arabera Frantziar Erkidegoarekin (frantsesez: Communauté française) ordezkatuz.