Friedrich von Schlegel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hannover, 1772ko martxoaren 10a |
Herrialdea | Hannoverko Erresuma Brunswick-Lüneburgeko hauteslerria |
Heriotza | Dresden, 1829ko urtarrilaren 12a (56 urte) |
Hobiratze lekua | Alter Katholischer Friedhof (en) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Aita | Johann Adolf Schlegel |
Ezkontidea(k) | Dorothea Veit (1799 - Dorothea Veit (1804 - |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Göttingengo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, itzultzailea, idazlea, eleberrigilea, literatura-kritikaria, unibertsitateko irakaslea, poeta, editorea, historialaria, literary theorist (en) , artearen teorikoa eta arte-historialaria |
Lantokia(k) | Kolonia |
Enplegatzailea(k) | TU Dresden (en) Jenako Unibertsitatea Koloniako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Französische Miscellen (en) |
Mugimendua | erromantizismoa German Romanticism (en) Romantic literature (en) |
Genero artistikoa | saiakera |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Friedrich von Schlegel (Hannover, Alemania, 1772ko martxoaren 10a – Dresden, Alemania, 1829ko urtarrilaren 12a) alemanezko idazlea izan zen, August von Schlegelen anaia.
Filosofia-ikasketak Göttingeneko eta Leipzigeko Unibertsitateetan egin ondoren, Jenara joan zen eta Athenäum aldizkaria sortu zuen anaiarekin batera. Aldizkari horretan argitaratutako artikuluak, Lucinda (1799) eleberria eta Europa aldizkarian plazaraturikoak izan ziren idazleak pentsaera alemaniar erromantikoari egin zizkion ekarpen garrantzitsuenak. 1802an Parisen jarri zen bizitzen, eta kultura greziarra aztertzen hasi zen, mendebaldeko pentsamolde guztien iturritzat hartzen baitzuen Greziakoa. Obra nagusiak: Über die Sprache und Weisheit der Indier (1808, Indiarren jakituriari eta hizkuntzari buruz) eta Geschichte der alten und neueren Literatur (1815, Literatura zaharraren eta modernoaren historia).