Frisiera | |
---|---|
Frisieraren hedapena, horiz. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Herbehereak, Alemania eta Danimarka |
Hiztunak | 400.000 |
Ofizialtasuna | Frisia |
Eskualdea | Frisia, Groningen, Saxonia Beherea eta Schleswig-Holstein |
Araugilea | Frisiar Fundazioa |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
Glottolog | fris1239 |
Linguasphere | 52-ACA |
Frisiera[1] (Frysk) Herbehereetan, Alemanian eta, neurri txikiagoan, Danimarkan mintzatzen den hizkuntza bat da. Ingelesaren eta eskozieraren hizkuntza gertukoena da. Gaur egun ez du etorkizuna bermaturik, geroz eta hiztun gutxiago baitu.
Saxoiak eta angloak egungo frisieraren antzeko hizkuntza batean mintzatzen ziren Britainia Handira emigratu aurretik. Alfabeto errunikoan eginiko epigrafia gutxi batzuk baino ez dira gelditu, gur garaiko lehenengo mendeetan datatuak. XV. mendera arte, frisiera administrazioan eta kontu ofizialetan erabili zen hizkuntza bizi-bizia izan zen.Hainbat dokumentu gordetzen dira XIII. eta XVI. mendeetatik, haietako batzuk lege izaera dutenak, baina baita idatzi literarioak ere: frisierazko saga eta elezaharrak, adibidez. Garai horretatik aurrera, nederlandera eta alemana frisiera ordezkatzen joango dira.
Frisieraz hitz egiten dugunean, hiru aldaerez ari gara, urruntasun geografikoa dela-eta beren artean ulergaitzak diren hiru aldaera baititu: ekialdeko frisiera, mendebaldeko frisiera eta iparraldeko frisiera. Erdi Aroan hizkuntza bakarra osatzen zuten, Frisiera zaharra deitzen dena (VIII. eta XVI. mende artekoa), baina gaur egun, esan bezala, hiruen arteko desberdintasunak oso handiak dira.