Fronte (militarra)

Artikulu hau bi indarren arteko gatazka militarra gertatzen ari den eremu-lerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte (argipena)».
Mendebaldeko frontea, 1915–16

Frontea zerbaiten aurrealdea da; bereziki, etsaiaren aurrean dagoen armadaren aurrealdea.[1] Fronte hitzak hainbat esanahi ditu arlo militarrean:

  • Gatazka-lekuan, bi estatu beligeranteen muga delako edo borrokaren aldeko eremua duelako, armadek okupatzen duten lur zatia.
  • Fronte estrategikoa edo operazio-frontea: beren helburuetara aurrera egiten duten zutabeen buruak elkartzetik ateratzen den lerro erregularra da, gutxi gorabehera.

Gatazka armatu batean, frontea kontrako indarrek aldarrikatutako muga da. Kontrako terminoa atzeguardia da. Fronte bat tokikoa edo gatazka-leku bat bezain handia izan daiteke, taktikoa izan daitekeen modu berean, hala nola Lehen Mundu Gerran Frantzia, Belgika eta Alemaniaren arteko mugan zegoen Mendebaldeko Frontea.

"Etxeko frontea" terminoa gerran dagoen estatu bateko sektore zibilaren jarduerak batzeko erabili izan da, gerrarako materialaren ekoizpena barne.[2]

  1. Euskaltzaindia. Fronte. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Healy, Maureen. (2004). Vienna and the Fall of the Habsburg Empire. Cambridge University Press, 5 or..

Developed by StudentB