Gaia[1] (antzinako grezieraz: Γαῖα, Γαῖη edo Τῆ, «lurra», Ge, Gea edo Gaea bezala ere irakurtzen da) lurraren emankortasuna sinbolizatzen duen greziar mitologiako jainkosa da.
Erromatar panteoian Terra edo Tellus Mater zuen baliokidea. Erromatarrek, greziarrek ez bezala, ez zuten sistematikoki bereizten Lurraren jainkosa nagusia Zeres jainkoarekin[2].
Lurra jainkosa, gizaki eta izaki bizidun guztien guraso emankor eta arbaso komuna da. «Ama unibertsal» (παμμήτειρα), «Guztion ama» (communis mater) edo «ama handi» (magna parens) izaera epiteto ugarietan adierazten da.