Gaixotasun infekziosoak infekzio baten bidez sortzen direnak dira. Infekzioak lau mikrobio mota nagusiek eragin ditzakete:
Gaixotasun infekziosoak sortzen dituzten mikrobioei patogeno deritze.
Gaixotasun infekzioso batzuk kutsakorrak dira, pertsonen artean kutsatzen dira: adibidez, gripea, tuberkulosia edo HIESa. Beste batzuk, aldiz, ez dira pertsonen artean transmititzen; esate baterako, malaria, amorrua edo tetanosa, besteak beste [1].