Galaxiarteko espazioa

Galaxiarteko espazioa, galaxien artean dagoen espazio fisikoa da. Oro har izarrarteko hautsik eta hondakinik gabe, galaxiarteko espazioa, erabateko hustasunetik gertu dago. Teoriaren batzuk, unibertsoaren batez besteko dentsitatea, metro kubikoko hidrogeno atomo baten baliokide bezala suposatzen dute. Hala ere, unibertsoaren dentsitatea, argi eta garbi, ez da uniformea; galaxietan dentsitate oso altu batetatik (baita euren barneko egituretan, planetak, izarrak eta zulo beltzak kasu, oso dentsitate handia ere), hustasun erraldoietako baldintzetara aldatzen da, honen dentsitatea, unibertsoaren batez bestekoa baino askoz txikiagoa delarik. Tenperatura, soilik 2,73 kelvinekoa da, zero absolututik oso gertu. NASAren COBE misioak, 2,725 ±0,002 Kelvineko tenperatura neurtu zuen.

Galaxia kumulu aberatsetan, Virgoko kumulua bezala, galaxiarteko espazioa, oso arrarifikatutako eta tenperatura altuko gas batek betetzen du, X izpiak igortzen dituelako detektagarria dena.


Developed by StudentB