Galiziako Erresuma Reino de Galicia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
410 – 1833 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
| |||||||||||
X. mendeko kokapena Europako mapan. | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburuak | Lugo Santiago Compostelakoa | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Galiziera | ||||||||||
Erlijioa | Kristautasuna | ||||||||||
Historia | |||||||||||
Sorrera | 410 | ||||||||||
Ezeztapena | 584 | ||||||||||
Birsorrera | 910 | ||||||||||
Ezeztapena | 1833 | ||||||||||
|
Galiziako Erresuma Iberiar penintsulan hainbat garaitan izandako entitate bien izena da. Lehendabizikoz, 406an Mendebaldeko Erromatar Inperioan sartutako suebo herriak izandako monarkia germanikoa izan zen: Sueboen Erresuma. Erresuma hura Iberiar penintsularen ipar-mendebaldeko muturrean zegoen, Gallaecia izeneko probintzian. Bisigodoek anexionatu zuten 585ean.
Erdi Aroan, bisigodoen oinordeko ideologikoa zen Asturiasko Erresuma 910ean banatu zenean, Galizian ezarritako entitatea izan zen. Burujabea izan zen aldiz bi mendeetan zehar: 1126an Alfontso VII.a Galiziako erregeak Gaztelako Koroa jarauntsi eta 1128an bere hegoaldeko zatia zen Portugalgo konderria Erresuma burujabe bihurut zen; gero hegoalderantz ekin zioten errekonkistari. 1157an Gaztelako Koroa banadu zenean, Galizia Leongo Erresumaren barnean mantendu zen. Hala ere, forma aldetik Galiziako Erresuma entitate moduan 1833 arte zirauen.