Garagardo

Garagardo
fermented alcoholic beverage (en) Itzuli, alcopop (en) Itzuli eta commodity (en) Itzuli
Materialaklupulua
Osagaiakgaragarra, lupulua, urra eta legamia

Garagardoa, halaber zerbeza (Heg.) edo biera (Ipar.), garagarrez egindako edari alkoholduna da. Munduko edari alkoholdunik kontsumituena[1] eta zaharrena da,[2][3][4] eta edaririk kontsumituena, ura eta tearen ostean. Garagardoa zereal alez ekoizten da, normalki garagar maltaz, nahiz eta garia, artoa edo arroza ere erabil daitezkeen. Ekoizpen prozesuan hartzidurak muztioan dauden almidoien azukreak etanola eta karbono dioxidoa sortzen du.[5] Gaur egungo garagardo gehienek lupulua dute, mikaztasuna eta beste zapore eta usain batzuk gehitzeaz gain, kontserbagarri eta agente egonkortzaile gisa egiten duena. Gruit izeneko belar nahasketa edo fruituak erabil daitezke lupuluaren ordez, hainbat zapore eskuratzeko. Garagardo industrialean, karbonatazio-prozesu naturalaren ordez gas karbonikoa sartzea ohikoa da.[6]

Gizateriaren historiako idazkunik zaharrenetako batzuetan garagardoaren sorrera eta banaketari buruz hitz egiten da: Hammurabiren Kodean garagardoa eta garagardotegiak arautzen dira,[7] eta Ninkasiren Ereserkian, Mesopotamiako garagardoaren jainkosari egindako abestian, errezoa zein garagardoa egiteko errezeta aipatzen dira, herriak gogoratzeko moduan.[8][9] Azken aurkikuntzen arabera, garagardoa nekazaritza baino zaharragoa edo garaikidea da[10].

Historiaren zatirik handienean garagardoa prozesu artisaua izan da, baina industria iraultzatik aurrera masiboki sortu eta banatzeko aukera egon da.[11] Gaur egun botila eta latatan banatzen da, eta taberna zein pubetan presiopean atera daiteke zuzenean. Garagardoaren industria mundu mailako negozio bat da, enpresa multinazional gutxi batzuekin eta milaka produktore txiki eta ertainekin. Gaur egungo garagardo gehienaren alkohol-graduazioa % 4 eta % 6 artean dago, nahiz eta badiren % 0,5 eta % 20ko alkohol-graduazioa dutenak ere. Garagardogile batzuek % 40ko graduazioa duten garagardoak sortu izan dituzte.[12] Herrialde ezberdinetan, legeriak ezartzen du zein den gutxieneko eta gehiengo alkohol tasa garagardo gisa saldu ahal izateko. Munduko hainbat herrialdeetako kulturaren parte da garagardoa, eta garagardo-azoka bezalako ekitaldiak ospatzen dira. Poteoaren zein tabernako kulturaren eta jokoen zati garrantzitsua da.

  1. «European Beer Statistics» www.europeanbeerguide.net (Noiz kontsultatua: 2018-03-31).
  2. 1961-, Rudgley, Richard,. (1993). The alchemy of culture : intoxicants in society. British Museum Press ISBN 9780714117362. PMC 29604765..
  3. 1854-, Arnold, John P. (John Paul),. Origin and history of beer and brewing : from prehistoric times to the beginning of brewing science and technology : a critical essay. (Reprint edition. argitaraldia) ISBN 0966208412. PMC 959239395..
  4. Ben., McFarland,. (2009). World's best beers : one thousand craft brews from cask to glass. Sterling Innovation ISBN 9781402766947. PMC 311759800..
  5. Roger., Barth,. The chemistry of beer. ISBN 9781118674970. PMC 875241217..
  6. «How Beer Is Carbonated and Why Is Beer Fizzy?» The Spruce (Noiz kontsultatua: 2018-03-31).
  7. (Ingelesez) «Alaska Science Forum | Geophysical Institute» www.gi.alaska.edu (Noiz kontsultatua: 2018-04-01).
  8. «Nin-kasi: Mesopotamian Goddess of Beer by Johanna Stuckey» www.matrifocus.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-01).
  9. The literature of ancient Sumer. Oxford University Press 2004 ISBN 0199263116. PMC 64637726..
  10. (Ingelesez) University, Stanford. (2018-09-12). «Did crafting beer lead to cereal cultivation? | Stanford News» Stanford News (Noiz kontsultatua: 2018-09-13).
  11. Martyn., Cornell,. (2004). Beer : the story of the pint. Headline ISBN 0755311655. PMC 56463712..
  12. (Ingelesez) World's strongest beer reclaimed. 2010-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-04-01).

Developed by StudentB