Gas

Artikulu hau materiaren egoerari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gas (argipena)».
Gas fasean dauden partikulak (atomoak, molekulak, edo ioiak) libreki higitzen

Gasa[1] materiaren lau egoera nagusietako bat da. Ez dauka forma eta bolumen definiturik, eta libreki higitzen diren atomo edo molekulez osatua dago[2]. Materiaren egoera solidoarekin eta likidoarekin alderatura, gasak dentsitate eta likatasun txikiagoa dauka. Gas baten bolumena aldatu egiten da tenperatura edo presioa aldatzean, gas idealen legeak dioen bezala. Gasen beste ezaugarri nabarmen bat abiadura handiz hedatzeko gaitasuna da, edozein edukiontziren espazioa uniformeki bete arte[3].

Gas bat osatzen duten molekulek ia ez dituzte elkarrengana erakartzen, eta, beraz, hutsean mugitzen dira abiadura handian eta elkarrengandik oso bereizita, propietateak honela azalduz[3]:

  • Gas baten molekulak ia libre daude, eta, beraz, gai dira horiek dauden espazio osoan banatzeko. Molekulen arteko grabitate[4]- eta erakarpen-indarrak gutxiesgarriak dira molekulak mugitzen diren abiadurarekin alderatuta.
  • Gasek osorik hartzen dute horiek gordetzen dituen ontziaren bolumena.
  • Gasek ez dute forma zehatzik, eta gasak gordetzen dituzten ontziena hartzen dute.
  • Erraz konprima daitezke molekula batzuen eta besteen artean espazio huts handiak daudelako.

Lurrunek eta plasmak propietateak partekatzen dituzte gasekin, eta nahaste homogeneoak sor ditzakete, adibidez, ur- eta aire-lurruna; oro har, gas-gorputz, gas-egoera[5] edo gas-fase gisa ezagutzen dira.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegia: Gas, Euskaltzaindia
  2. «Enlaces Moleculares» FÍSICA MODERNA (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) Alejandrina, GALLEGO PICÓ; María, GARCINUÑO MARTÍNEZ Rosa; José, MORCILLO ORTEGA Mª; Ángel, VÁZQUEZ SEGURA Miguel. (2013-12-04). QUÍMICA BÁSICA. UNED ISBN 978-84-362-6784-6. (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  4. «Fuerza Gravitatoria» www.fisicalab.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Estado Gaseoso - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Developed by StudentB