Gaur (artista-taldea)

Gaur Konstelazioak erakusketa, Donostiako San Telmo Museoan (2016).
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Txillidaren gaineko zortzi datu.

Gaur euskal artista zenbaitek, hala nola Amable Arias, Rafael Ruiz Balerdi, Nestor Basterretxea, Eduardo Txillida, Remigio Mendiburu, Jorge Oteiza, Jose Antonio Sistiaga eta Jose Luis Zumeta, sortutako talde artistikoa izan zen. Haien sorrera-ekitaldia, 1966 urtearen erdialdean, Donostiako Barandiaran galerian egindako erakusketa kolektiboa izan zen. Taldearen helburua garaiko molde estetiko eta artistiko konbentzionalak apurtu eta abangoardia berri bat sortzea izan zen. Taldeak bi urteko iraupena izan zuen eta besteak beste Txillida eta Oteizaren artean izandako desadostasun eta tirabirengatik desegin zen.[1] Taldearen ildoari jarraiki, antzeko taldeak sortu ziren Euskal Herriko beste lurraldeetan: Emen, Bizkaian; Orain, Araban, Danok, Nafarroan; eta Baita, Ipar Euskal Herrian.

  1. (Gaztelaniaz) «El Grupo Gaur y la construcción de lo colectivo» Jorge Oteiza Fundazio Museoa.

Developed by StudentB