Gaztea (irratia) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Espainia |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Jabea | Euskal Irrati Telebista |
Historia | |
Sorrera | 1990 |
webgune ofiziala |
Gaztea (aurretik Euskadi Gaztea) euskaraz Euskal Herrirako igortzen duen musika-irrati katea da eta EITB komunikazio talde publikoa osatzen dutenetarikoa. Musika formula da irratiaren ardatz nagusia.
1990an sortu zuten, eta ordutik Edurne Ormazabal izan du koordinatzaile 2008 arte. Orduan, Jon Lamarka izendatu zuten irratiaren koordinatzaile. Irratiak neurtzen dituen audientzien erakundeak CIES 2009 kaleratutako datuen arabera batez beste 104.000 entzule ditu GAZTEAK astelehenetik ostiralera. Batez beste 90.000 entzule astelehenetik igandera Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroa Garaian. Jon Lamarkaren gidaritzapean, eta gazte esatari talde berri batekin lortu ditu bere historiako daturik onenak. 2010eko lehengo neurketan EGM enpresak, kaleratu dituen datuen arabera. Gaztea lider da Radio formula formatuan 89.000 entzule lortu ditu, eta Los 40 Principalesek, bere lehiakide nagusiak, 84.000 mila entzule ditu EAEn. 2011ko lehengo neurketak 140.000 entzuleko kopurua eman zion EITB taldeko musika kateari. Irrati kateak, bere ibilbidean izan duen daturik onenak lortu zituen. 2021ean Jon Lamarkak koordinazioa utzi zuen, Xabier Doncel da gaur egun zuzendari.
Hauek izan dira, euskaraz irrati formulan, aritu diren Gazteako esatari garrantzitsuenak; Joxeina Etxeberria, Eli Legarda, Irantzu Karrera, Itziar Alduntzin, Dani Arizala, Klaudio Landa, Edurne Garmendia, Janire Casero, Ainhoa Urretabizkaia, Xabier Bolunburu, Maider Gorostegi, Ohian Vega, Ibon Fernadez, Joseba Sacristan, Jone Otxoa, Ainhoa Vitoria, Oizeder Mayo eta askoz gehiago.