Gaztelugatxe

Gaztelugatxe
Datu orokorrak
Motauharte, mendi, biotopo, baseliza eta turismo-atrakzioa
Luzera0,27 km
Zabalera80 m
Geografia
Map
Koordenatuak43°26′49″N 2°47′06″W / 43.447°N 2.785°W / 43.447; -2.785
MendikateaSollubeko mendilerroa
KokapenaBizkaiko golkoa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBusturialdea
UdalerriaBermeo
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Gaztelugatxe Bizkaiko kostaldeko arrokazko uhartetxo bat da, eta hara zubi bat pasatuz iritsi daiteke. Bermeoko lurretan dago,[1] herri horren ipar-mendebaldean; hala ere, hurbilago du Bakioko herria, uhartetik lau kilometro hego-mendebaldera. Uhartetxoaren gorenean dagoen baselizari Gaztelugatxeko Doniene[2] edo San Juan Gaztelugatxekoa[3] deritzo, eta Euskal Herriko interesgune turistiko garrantzitsua da. Zubitik baselizaraino heltzeko, 231 eskailera maila igo behar dira[4] (beste iturri batzuek kopuru handixeagoa edo txikixeagoa aipatzen dute). 2021etik baseliza zein zubia kultur ondasun izendatu dira[5].

Ohituraren arabera, hara igotzen denak ezkila hiru aldiz jo behar du, eta desio bat eskatu. Horrela, eskailerak igotzen egindako esfortzua ordaintzen da. Aipatzekoa da Oskorri euskal folk talde ospetsuak leku honi buruzko Gaztelugatxe izeneko abestia sortu zuela.

  1. Ikus Bakioren eta Bermeoren arteko muga, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2004ko gida kartografikoan.
  2. Nahiz eta Bizkaian gaur egun ia desagertuta egon, Doniene izan da San Joan izendatzeko erabili den izena. Horren adibide dugu Gaztelugatxeko baseliza: gaur egun Bakion adineko batzuek besterik ez dute ezagutzen Doniene izena, eta inguru hartako ia euskaldun guztiek San Juan esaten dute, gaztelaniaren eraginez. (Mikel GORROTXATEGI NIETO eta Sofia SUSO OTXOA DE ERIBE: Getxoko leku izenak, Getxoko Udala, 2004. Ikus 113. orrialdea.)
  3. Irune ALLIKA eta Bitor URIARTE: «Gaztelugatxe», Bermeoko toponimia, Bermeoko Udala.
  4. «Gaztelugatxeko San Juan», Guggenheim-Bilbao.eus. Atzitze data: 2017-12-19.
  5. «PUENTE SAN JUAN DE GAZTELUGATXE. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-21).

Developed by StudentB