Genero-desparekotasun

Emakumeen parte hartzea politikan sexuaren arabera, 1980 eta 2016 urteen artean. Parte-hartzea handituz joan da egoerari aurre egiteko lege bereziak indarrean sartu eta gero.
Ez Dok Amairu taldeko zenbait kide, tartean emakume bakarra: Lourdes Iriondo.

Genero-desparekotasuna[1] edo genero-desoreka gizartean pertsona batek gizona edo emakumea izateagatik hartzen dituen genero-rolen arteko aldea da, jasotzen dituen lan-diskriminazioa eta beste desberdintasun ekonomikoak, hainbat hizkuntzatan jasotzen duen trataera bereizia, gizarteak berak sorturik, erlijio baten ondorioz edo, besterik gabe, dituzten desberdintasun biologiko eta psikologikoengatik.

Genero-desparekotasuna bizitza eremu gehienetan ematen da. Gizon eta emakumeen artean dauden ezberdintasun biologikoetatik haratago[2], desparekotasuna dago laneko egoeran (non kristalezko sabaia[3] edo sexuarekiko ordaintze-bereizkeria ematen den[4]), etxeko genero-roletan edo genero-estereotipoetan[5].

Munduko genero-desparekotasunaren mapa, 2016.

Genero-desparekotasun fenomeno sozial, juridiko eta kultural gisa definitzen da, eta, fenomeno horretan, pertsonen arteko bereizkeria agertzen da, generoaren arabera. Kolektibo batek bestearen gainetik pribilegioak dituenean gertatzen da, azken horren eskubideak urratuz. Genero-desparekotasuna emakumeen eta gizonen rolei buruzko gizarte-ikuskeretatik etorritakoak izaten dira, eta oso txertatuta egoten dira legeetan, erregulazioetan eta politika publikoetan.

Mundu zabaleko goi mailako politikarien batzarra, 2020.

Oro har, mundu osoan emakumeak gizonen azpitik daude, garapen iraunkorraren adierazle guztietan.[6] Gaur egun ere, oraindik ere badaude emakumeak etxeko lanak egiteko baino ez dutela balio pentsatzen duten gizonak, eta emakumezkoak ezin direla gauza garrantzitsuez arduratu, hala nola osasunaz, mekanikaz... El progreso de las mujeres en el mundo 2019-2020 txostenak dioenez, herrialde gehienek genero-desparekotasunari eusten diote, bai juridikoki, bai ekonomikoki, bai osasunari eta hezkuntzari dagokienean.[7] 2021ean, Genero-berdintasunak direla eta, emakumeak dira munduko analfabetoen ia bi herenak.[8] Bost herrialdetatik batean, emakumeek ez dituzte gizonek dituzten oinordekotza-eskubideak;[9] pobreziaren feminizazioari buruz hitz egiten da, munduko pobre gehienak emakumeak direlako, emakumeek gizonek baino aukera gutxiago dutelako oinarrizko gizarte-zerbitzuak eskuratzeko,[10] emakumeek 11 puntu portzentual gehiago dituztelako janaririk ez izateko,[6] soldaten arrakalak erakusten duelako emakumeek gizonek baino diru gutxiago irabazten dutela lan bera egiteagatik,[11][10][12] eta heziketa maila handiagoa badute ere, emakumeek hierarkia txikiagoko lanak lortzen dituzte,[13] 39 nazio daude, zeinetan gizonezkoek emakumezkoek ez duten herentzia duten,[6] eta planetako lurren %2 baino ez da emakumeena; %98, berriz, gizonena da.[14] Hala ere, emakumeak dira ur korronterik gabeko etxeen %80tan ura biltzeaz arduratzen direnak;[6] 30 herrialdetan, emakumeen genitalak mozten jarraitzen dute, eta 200 milioi emakume baino gehiago daude operatuta;[6] pertsonen salerosketaren biktimen bi heren emakumeak dira,[15] eta emakumeak dira sexu-esplotazioaren biktima gehienak, kasu batzuetan %94.[16]

Emakumeak eta neskatoak dira bahiketaren biktima, eta dirua eskatu beharrean, indarkeriazko eta sexuzko helburua jasaten dutenak. Kasu askotan, emakumeak dira familian azkenak jaten,[17] emakume askok oraindik ere ezin dute senarra aukeratu, eta bi segundoro neskatila batek haurren ezkontza-behartua jasaten du planetan.[18][19] Herrialde askotan, oraindik ere badira legezko kodeak emakumezkoak gizonari obeditu behar izateko.[19][20][21] Oro har, emakumea jaiotzea arrisku larria da munduko edozein lekutan, indarkeria matxistaren ondorioz; izan ere, genero-desparekotasun erreproduzitzeko modu batzuk emakumeen gorputzean egiten dira, hala nola indarkeria matxista, emakumeen salerosketa eta prostituzioa.[22][23]

Mugimendu feministak emakumeen ekarpenak onartzeko, haien sexu-eskubideak aldarrikatzeko, beren gorputzaz eta lan-egoeraz erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko borroka-prozesua hasi zuen. Horren ondorioz, zuzenbidearen, zientziaren edo artearen esparruan aldaketak gertatu dira, eta emakumeen zeregina ikusarazten hasi da bizitzako hainbat arlotan. Eskubideak onartzearekin batera, emakumeen parekotasuna ez da hobetu. Herrialde garatuetan ere alde handia dago formalki adierazitako berdintasun eskubide eta egiazki onartutako berdintasunaren artean.[24] Generoko soldata-aldea Lurreko herrialde guztietan dago.

Genero-parekotasuna legeen hertsapen esplizitu baten ondorioz edo ustezko hautapen aske baten bidez gerta daiteke, jaiotza-sexuaren araberako mekanismo estruktural eta ideologikoek baldintzatuta.[25] Sexuen arteko desberdintasuna oso handia da herrialde gehienetan, baina formalki parekotasunekoak diren herrialdeetan ere badago. Espainian, adibidez, parekotasunezko herrialde batean, emakumezkoen langabezia-tasak bikoiztu egiten du gizonezkoen langabezia-tasa, eta emakumeek, batez beste, gizonek baino %30 gutxiago irabazten dute. Eta, oraindik ere, gizonezko batzuek oso pentsamendu 'zaharra' dute emakumeei buruz, dena egiteko gai ez direla edo etxeko lanez arduratu behar dutela.[25] Argentinan, ustez parekotasunezkoa den beste herrialde batean, emakume bat hiltzen du egunero bikotekideak edo bikotekide ohiak, eta feminizidio matxisten zerrendan sartzen dira.[26]

Pereira de Andradek dioenez, bereizkeria jasan dezakeen generorik ahulena emakumea da, sistema patriarkalaren bidez gizakiaren gaineko betebeharretan oinarritzen den sistema batetik eratorria baita. Sistema patriarkalaren ondorioetako bat genero-indarkeria da.[27]

Gosearen feminizazioa munduan gosea duten lagun gehienak emakumezkoak izateari dagokio.[28][29][30][31] Horren arrazoiak hauexek dira: generoko soldata-desberdintasuna, emakumeek jabetzarako aukera gutxiago izatea, baliabideen kontrolerako aukera gutxiago izatea, haurdunaldian eta edoskitzaroan malnutrizioaren aurrean ahulagoak izatea, eta, batez ere, zaurgarritasun handiagoa izatea guraso bakarreko familiak edo ama ezkongabeak direnean. Horregatik guztiagatik, emakumeak ahulagoak dira pobrezia eta gosea jasateko.[32][33] Mundu mailan emakumeak dira goseak jota daudenen %70.[34]

  1. Elhuyar gaztelania-euskara hiztegia, 4. edizioa.
  2. T., Wood, Julia. (2011). Gendered lives : communication, gender, and culture. (10th ed. argitaraldia) Wadsworth/Cengage ISBN 9781111346485. PMC 774586206..
  3. «Kristalezko sabaiak mugatuta» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  4. «Estatuko Gobernua premiatzen da soldata-berdintasunerako lege bat onets dezan | Parlamento de Navarra» www.parlamentodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  5. (Ingelesez) Ellemers, Naomi. (2018-01-04). «Gender Stereotypes» Annual Review of Psychology 69 (1): 275–298.  doi:10.1146/annurev-psych-122216-011719. ISSN 0066-4308. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
  6. a b c d e «Las mujeres están por debajo de los hombres en todos los indicadores de desarrollo sostenible» Noticias ONU 2018-02-14.
  7. EL PROGRESO DE LAS MUJERES EN EL MUNDO 2019-2020. ONU. .
  8. «Día Internacional de la Mujer - 8 de marzo» www.un.org.
  9. «Un nuevo informe de ONU Mujeres presenta una agenda de políticas para poner fin a la desigualdad de género en las familias» ONU Mujeres.
  10. a b Caribe, Comisión Económica para América Latina y el. (2017-06-14). «La mayoría de los pobres del mundo son mujeres, señala ONU» www.cepal.org.
  11. «Una remuneración igual por trabajo de igual valor» ONU Mujeres.
  12. «¿Qué es la brecha salarial entre hombres y mujeres?» www.sostenibilidad.com.
  13. «Por qué las mujeres ganan menos que los hombres» World Bank.
  14. «#mujeresinvisibles: solo el 2% de la tierra está en manos de mujeres» Ayuda en Acción.
  15. «La trata de personas: compraventa de seres humanos» www.unodc.org.
  16. prensa. (2019-01-25). «El 94% de víctimas de explotación sexual son mujeres y niñas» Malos Tratos.
  17. «INDONESIA: Las mujeres comen últimas o no comen» IPS Agencia de Noticias 1999-10-25.
  18. «El Matrimonio infantil en el mundo | ONG Plan International» PLAN INTERNATIONAL.
  19. a b «Matrimonio infantil: ¿en qué países se practica?» Ayuda en Acción 2018-07-17.
  20. «Obligadas a obedecer por ley» El Correo 2015-03-09.
  21. El estatuto inferior de la mujer musulmana en la jurisprudencia islámica.. .
  22. «Violencia de Género: el peligro de ser mujer» Ayuda en Acción 2019-10-30.
  23. Txantiloi:Cita libro
  24. Txantiloi:Cita libro
  25. a b Txantiloi:Cita libro
  26. de 2020, 5 de Marzo. «Femicidios: una mujer fue asesinada cada 12 horas en los primeros días de marzo» infobae.
  27. Pereira de Andrade, Vera Regina. (1 de julio de 2005). «A soberania patriarcal: o sistema de justiça criminal no tratamento da violência sexual contra a mulher» Seqüência (Florianópolis, Brazil) no. 50 ISSN 0101-9562..
  28. Txantiloi:Cita libro The Feminization of Famine. . Duke University Press, Nueva York.
  29. Hernández, Belén. (2013-11-21). ¿Quieres luchar contra el hambre? Haz que las mujeres vivan mejor. ISSN 1134-6582..
  30. «Inseguridad alimentaria golpea más a las mujeres, comen al final y menos» Pulso Diario San Luis.
  31. ¿Por qué la igualdad de género y el empoderamiento de la mujer rural son clave en el trabajo de la FAO?. .
  32. López, Paz y Vania Salles (2000), Pobreza, género y salud, Porrúa/Gimtrap, México.
  33. Txantiloi:Cita libro
  34. «El 70% de los afectados por hambre a nivel mundial son mujeres» Noticias ONU 2016-03-08.

Developed by StudentB