George Clinton (Little Britain, New York probintzia, 1739ko uztailaren 26a - Washington, 1812ko apirilaren 20a) estatubatuar militar eta politikaria izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako 4. presidenteordea izan zen 1805etik hil zen arte.
Frantsesen eta Indiarren Gerran borrokatu ondoren New Yorken abokatu izan zen. 1777tik 1795era New Yorkeko gobernadorea izan zen. Estatu Batuetako Independentziaren kausaren alde egin zuen Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerran, eta Armada Kontinentalean zerbitzatu zuen.
Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa berrestearen aurka agertu zen eta anti federalista izan zen. Alderdi Demokrata-Errepublikanoko hautagaia izan zen 1792ko hauteskundeetan eta 1801etik 1804ra New Yorkeko gobernadore gisa errepikatu zuen.
Presidenteorde izan zen 1805etik hil zen arte, Thomas Jefferson eta James Madison presidenteekin.