Gereziondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Rosaceae |
Generoa | Prunus |
Azpigeneroa | Prunus subg. Cerasus Gray, 1856 |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | gerezi eta cherry wood (en) |
Basionimoa | Cerasus |
Gereziondoa Cerasus azpigeneroa osatzen duten landareak dira, Prunus generokoak. Oso balioetsia da bere zur gorrixkagatik eta loreen edertasunagatik. Lore horietatik gereziak sortzen dira.
Gereziondoa Europako baso epeletako zuhaitza da; lurzoru freskoak, sakonak eta aberatsak nahi izaten ditu, eta beraz, Euskal Herrian gehienbat harizti mesofitikoen lurretan egoten da. Fruta-arbola hau lokotxen taldekoa da, neguko hotza behar duena bere atsedenaldia apurtzeko.
Euskal Herrian ezagunak dira Itsasuko eta Etxauriko gereziak.