Gernikako bonbardaketa

Gernikako bonbardaketa
Gerra Zibila
Euskal Herriko frontea
Gernikaren hondarrak
Data1937ko apirilaren 26a
LekuaGernika-Lumo (Bizkaia) Euskal Herria
Koordenatuak43°19′N 2°40′W / 43.32°N 2.67°W / 43.32; -2.67
EmaitzaHiriaren suntsipena
Gudulariak
Euskal Herria Euskadi Alemania III. Reicha (Kondor Legioa)
Italia Italiako Erresuma (Aviazione Legionaria)
Buruzagiak
- Alemania Wolfram von Richthofen
Indarra
- 23 Junkers Ju 52;
1 Dornier Do 17;
4 Heinkel He 111;
10 Heinkel He 51;
6 Messerschmitt Bf 109;
3 Savoia-Marchetti SM.79
10 Fiat CR.32;
Guztira: 31 hegazkin bonbaketari eta 36 ehiza-hegazkin bonbaketari.
Galerak
Iturrien arabera 126 edo 2000+ hildako -

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an Gerra Zibilean Gernika hiriak (Bizkaia) pairatutako hegazkin-erasoa izan zen. Erasoak zibilak sarraskitu zituen, eta hiria suntsitu: eraikinen % 1 baizik ez zen zutik geratu. Luftwaffe naziaren Kondor Legioa eta italiar faxisten Aviazione Legionariako hegazkinak izan ziren erasotzaileak. Operation Rügen (euskaraz: "Rügen operazioa") izenekoan, hildakoak, azken ikerketen arabera, 2000tik gora izan ziren,[1] kopuru askoz txikiagoak ere eman izan diren arren:[2] 126 herritar.

Mendebaldeko herrialdeen begietara, Gernikakoa Luftwaffek egin zezakeen terrore bonbardaketaren adibidea izan zen, eta halako ekintzak egiteko prestatuta zegoelako froga zen.[3] Bonbardaketa Pablo Picassoren gerraren aurkako margolan famatuaren gaia izan zen.

  1. «ATZEKOZ AURRERA. Xabier Irujo. Historialaria eta irakaslea «Zaila da egia azalera ateratzea, 40 urteko gezur baten ondoren»» Berria 2017-03-28.
  2. «Ondorioak» atala, Gernikako bonbardaketa multimedia, EITB.
  3. answers.com: bombing of Guernica

Developed by StudentB