Gidoilaria (Heg.)[1][2], gidoigilea (Heg.)[3], hari-idazle[2] edo gertakizun-egilea[4], komikietan, irrati, zinema edo telebistarako gidoiak egiten dituen pertsona da[5].
Gehienetan konta-hari bat hasten dutenean asmakizuna besterik ez da, hau da, ez dute besteek eskatuta ala ordainduta idazten. Behin salduta, gidoiak spec script du izena. Batzuetan ekoizle-etxe edo zuzendari batentzat lan egiten dute, besteek sortutako gidoiak garatuz edo hobetuz. Beste batzuetan idazleek bere lanen gidoiak prestatzen dituzte.
Hollywooden lan egiten duten gidoilari gehienak Writers Guild of America, East sindikatuko kideak dira. Honek 2007 eta 2008an greba egin eta zinema-industria erabat suntsitu zuen[6].