Giorgio Napolitano (ˈdʒordʒo napoliˈtaːno ahoskatua; Napoli, 1925eko ekainaren 29a - Erroma, 2023ko irailaren 22a) italiar politikaria izan zen, 2006tik 2015era bitartean Errepublikako Presidentea izan zena. Italiako Alderdi Komunistaren kide historiko, Democratici di Sinistran sartu eta 1992tik 1994ra arte Diputatuen ganberako presidentea eta 1996tik 1998ra Barne Ministroa izan zen.