Gitarra-anplifikadore

Gitarra-anplifikadore
Anplifikadore elektronikoa

Gitarra-anplifikadorea[1] seinale elektriko baten anplitudea handitzen duen gailua da. Musikaren arloan, instrumentu elektriko, elektroniko edo grabazio baten seinalea bozgorailuetara bidali aurretik behar adina anplifikatzeko erabiltzen da.[2]

Anplifikadore gehienek musika-tresnaren tonua alda dezakete maiztasun jakin batzuk nabarmenduz edo leunduz eta gitarra-efektuak gehituz, hala nola distortsioa (ohikoenetako bat) eta erreberberazioa. Gitarra modernoen anplifikadoreen sarrera 1/4 hazbeteko jack konektoreena da, sentsore piezoelektriko batetik (gitarra akustiko batean) edo pastilla elektromagnetiko batetik (gitarra elektrikoetan) seinale bat jasotzen duena.

  1. «anplifikadore». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-08-26.)
  2. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Developed by StudentB