Giuseppe Garibaldi (Niza, Piamonte-Sardinia, 1807ko uztailaren 4a - Caprera, Italia, 1882ko ekainaren 2a) italiar militar eta politikaria izan zen. Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia izan zen, Italiaren batasuna lortu zuten gudaldi militar asko eta askotan berak esku hartu baitzuen. Garibaldi Bi Munduetako Heroia ezizenaz egin zen ezaguna[1], Hego Amerikan nahiz Europan egin zituen guda jardun ugarien ondorioz. Giuseppe Mazzini, Viktor Emanuel II.a Italiakoa eta Camillo Benso, Cavour kontearekin batera, aberriaren aitatzat hartua dago Italian.