Gizarte psikologia XX. mende hasieratik finkatutako psikologiaren adar garrantzitsua da. Ameriketako Estatu Batuetan garatu izan da nagusiki. Gizarte psikologiaren hastapenak psikologia beraren sorrerarekin loturik doaz, XIX. mendeko bigarren erdialdean.
Gizarte-psikologia edo psikologia soziala gizabanakoen pentsamenduak, sentimenduak eta jokaerak besteen presentziak nola eragiten duten zientifikoki aztertzen du, baita gizakiak barneratzen dituen gizarte-arauak ere, nahiz bakarrik egon.[1] Gizarte psikologoek normalean giza jokabidea, egoera mentalaren eta egoera sozialaren arteko erlazioaren ondorioz azaltzen dute, pentsamenduak, sentimenduak eta jokaerak zein baldintza sozialetan gertatzen diren, aldagai horiek gizarte-interakzioetan nola eragiten duten aztertuz.
Gizarte-psikologia, soziologiaren eta psikologiaren arteko tartea ixteko sortu zen neurri batean, oraindik ere bi eremuen arteko tartea baitago. Soziologiaren ikuspegi psikologikoak ohiko ikerketa psikologikoaren kontraparte garrantzitsua izaten jarraitzen dute.[2] Psikologiaren eta soziologiaren arteko zatiketaz gain, gizarte psikologoa amerikarren eta europarren artean enfasia-alde bat dago, lehenak tradizioz norbanakoari arreta handiagoa ematen diolako, bigarrenak berriz talde mailako fenomenoei arreta handiagoa bideratuz.[3]