Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra delakoa Donostiako Zinemaldian Epamahai Ofizialeko kideek Sail Ofizialean aurkeztutako filma guztien artean antzezpen onena burutu duen gizonezko aktoreari eskaini ohi dioten saria da.
1960. urterarte Gizonezko Antzezpen Onenaren Zulueta Saria zeritzaion, 1961-1989 bitartean Gizonezko Antzezpen Onenaren San Sebastian Saria, 1990an gaur egungo Gizonekozko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra izendapena bereganatu zuelarik.
1953 eta 1954an espainiar aktoreak bakarrik saritu ziren. 1955ean kolorezko filmetan espezializatu eta haien kalitatearen arabera saritu zituen. 1980-1984 bitartean Zinemaldiak FIAPF erakundearen A Kategoria galtzean saririk ez zen banatu.
2021tik aurrera, gizonezko eta emakumezko aktoreak bereizteari utzio zion Zinemaldiak, aurrerantzean Aktore protagonista onena eta Bigarren mailako aktore onenaren sariak banatu zirelarik, aktoreak gizonezkoak edo emakumezkoak izan daitezkeelarik.