Glastonburyko Jaialdia Somerset konderriko (Ingalaterra) izen bereko udalerritik gertu antolatzen den musika eta bestelako arteetako festibala da. Urtero burutu dute 1970etik, urteren batean izan ezik. Michael Eavis antolatzaile burua izan da.
Hasierako edizioetan hippy korronteei eta psikodeliari jarraitu bazieten ere, denboran aurrera bestelako estiloak hartzen joan ziren, hala nola rock, pop, folk, reggae, etnikoa, elektronikoa eta hip hop.