Gongoil linfatiko | |
---|---|
Xehetasunak | |
Identifikadoreak | |
Latinez | nodus lymphoideus |
MeSH | eta A15.382.520.604.412 A10.549.400 eta A15.382.520.604.412 |
TA | A13.2.03.001 |
FMA | 5034 |
Terminologia anatomikoa |
Gongoil linfatikoa immunitate-sistemaren bigarren mailako zatia da, barearekin batera. Gorputz osoan zehar hedatzen den sare handi bat osatzen dute gongoilek, lepo aldean, besapeetan, abdomenean (batez ere mesenterioan) eta iztaietan bereziki kontzentratzen direlarik.
Gongoil linfatikoek babarrun itxura dute, eta linfaren basoetan edo hodietan daude. Bertara iristen diren mikrobioak (bakterioak edo birusak) iragazi eta suntsitzen dituzte (mikrobio horiek odol sisteman sartzea eragozten dute)
Gongoil linfatikoetan T eta B linfozitoak pilatzen dira.
Odol-hodiek ere gongoil linfatikoak zeharkatzen dituzte, horregatik linfozitoak linfatik odolera igaro daitezke, ala alderantziz [1]
Infekzio bat dagoenean linfozitoak azkar ugaltzen dira gongoil linfatikoetan eta, ondorioz, hauek handitzen dira.