Gorka Aulestia

Gorka Aulestia
Bizitza
JaiotzaOndarroa1932ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz2021eko maiatzaren 10a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea 1958)
Nevadako Unibertsitatea Renon 1978) Arte-masterra
Paris-Sorbona Unibertsitatea 1966)
Nevadako Unibertsitatea Renon 1979) Arte-masterra
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakliteratura historialaria eta lexikografoa
Enplegatzailea(k)Nevadako Unibertsitatea Renon  (1976 -  1990)
Deustuko Unibertsitatea  (1990 -  2000)
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: gorka-aulestia-txakartegi

Gorka Aulestia Txakartegi (Ondarroa, 1932ko abenduaren 11Gasteiz, 2021eko maiatzaren 10a) bizkaitar literatura-historialaria eta lexikografoa izan zen.[1][2]

Deustuko Unibertsitatea ekonomia ikasi ondoren, Ameriketako Estatu Batuetara joan zen non filologia ikasi zuen. Nevadako Unibertsitatea Renonen doktoretza lortu zuen El bertsolarismo: literatura oral improvisada en el País Vasco tesiari esker.

Bertoko Basque Studies Programean aritu zen irakasle eta 1989 eta 2000 artean Deustuko Unibertsitateko Donostiako Campusean. 1991tik aurrera Euskaltzaindian egin zuen lan, Literatura Ikerketa batzordean batez ere. 1996ko martxoaren 29an Euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 2010eko urtarrilaren 29an ohorezko euskaltzain.[3]

2021eko maiatzaren 10ean hil zen Gasteizen 88 urte zituela.[2]

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gorka Aulestia Txakartegi. .
  2. a b «Gorka Aulestia ohorezko euskaltzaina zendu da» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2021-05-11 (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).
  3. Euskaltzaindia. (2021-05-10). Gorka Aulestia ohorezko euskaltzaina zendu da. (Noiz kontsultatua: 2021-05-11).

Developed by StudentB