Grace Patricia Kelly (Filadelfia, 1929ko azaroaren 12a - Monte-Carlo, 1982ko irailaren 14a) aktore, dantzari eta abeslari estatubatuarra zen. Oscar saria irabazi zuen 1955an emakumezko aktore onenaren kategorian, Alfred Hitchcockekin egin zuen 'To catch a Thief' lanagatik. Bere ibilbide zinematografikoak iraun zuen sei urteetan hamaika filmetan bakarrik lan egin zuen arren, Hollywoodeko mito handienetako bat bihurtu zen. 1956an Rainiero III.a Monakokoa ezkondu zuenez, Monakoko printzesa ezkontide bihurtu zen.[1][2]