Gram tindaketa

Escherichia coli mikroskopioan ikusita Gram tindaketarekin. Bakterio Gram negatiboa da

Gram tindaketa bakterioen espezieak bi talde handitan sailkatzeko metodo enpirikoa da: Gram positiboak (koloratzaile nagusia atxikitzen dutenak) eta Gram negatiboak (koloratzaile nagusia galtzen dutenak). Bakterioen zelula hormaren propietate fisiko eta kimikoetan oinarritzen da. Gram positiboek zelula horma lodiago eta trinkoago dute, eta ondorioz erabilitako lehen koloratzailea (bioleta kristala) errazago finkatzen dute.

Metodoak bere asmatzailearen izena darama, Hans Christian Gram (18531938) zientzialari daniarrarena alegia. Honek, teknika hau garatu zuen 1884an, pneumokokoak eta Klebsiella pneumoniae bakterioak elkarrengandik bereizi ahal izateko.

Tindatze prozeduran bioleta kristala, lugol, alkohol eta safranina erabiltzen dira. Gram positiboak bioletaz tindaturik agertzen dira, eta Gram negatiboak gorriz (bioleta kristala galtzen baitute safraninaren kolorea hartuz).

Gram tindaketa oso lagungarria da laborategian bakterioak identifikatzeko. Bakteriar identifikazioan saio biokimikoek eta antigenikoek garrantzi handia badute ere, Gram tindaketak baieztatu dezake aurreko frogek emandako diagnostikoa.


Developed by StudentB