Gramatika

El imposible vencido
Manuel Larramendiren El imposible vencido (1729), euskararen lehen gramatika.

Gramatika hizkuntzalaritzaren atal bat da, hizkuntzaren arau eta oinarriak aztertzen dituena, hitzen eta bestelako osagaien sintaktikoen antolamendua eta egitura. Beraz, batez ere, morfologiaz eta sintaxiaz arduratzen da. Hala ere, hizkuntzaren beste maila batzuk ere jorratzen ditu, hala nola morfosintaxia, semantika edo pragmatika.

Gramatika esaten zaio, bestalde, hizkuntza bat deskribatzen duen lanari. hortaz, hizkuntza bakoitzak berea du. Izan ere, gramatikaren ikasketa formala (hizkuntzaren arauak) oso hedatuta dago hezkuntza sistema osoan, txikitik goiko mailetaraino.


Developed by StudentB