Gremlins (euskaraz Gremlinak) 1984ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta beldurrezko filma bat da. Europar mitologiako gremlin direlako izakietan oinarritua dago. Zach Galligan, Phoebe Cates, Hoyt Axton, Polly Holliday eta Frances Lee McCain aktoreek antzetu zuten.
Teorikoki beldurrezko filma bat izan arren, bertan agertzen diren umorezko eszena ugariei esker berehala mundu osoko haur eta gazteen gustuko filma bilakatu zen, ondorioz haurren artean Mogwai izakiaren panpina ugari saldu ziren.
Izandako arrakasta itzel horri esker 1990an Gremlins 2: The New Batch (Gremlins 2: Belaunaldi Berria) izeneko jarraipena izan zuen.