Grunwaldeko gudua edo Tannenbergeko lehenbiziko gudua (polonieraz: Bitwa pod Grunwaldem; lituanieraz: Žalgirio mūšis; alemanez: Schlacht bei Tannenberg) polako-lituaniar gudarostearen eta Ordena Teutonikoaren arteko bataila izan zen, 1410eko uztailaren 15an gertatu zena. Poloniar-lituaniarren garaipenak Ordena Teutonikoaren eta haren estatuaren gainbeheraren hasiera ekarri zuen.
Gudaldi hau Polonia-Lituania-Ordena Teutonikoa Gerrako eta Poloniako historiako gertakari garrantzitsuenetako bat izan zen, eta baita Erdi Aroko gudurik handi eta garrantzitsuenetako bat ere, gutxienez 12.000 gizon hil baitziren.