Guanajuato | |||
---|---|---|---|
Mexikoko herria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Mexiko | ||
Probintzia | Guanajuato | ||
Alkatea | Edgar Castro Cerrillo (PRI) | ||
Posta kodea | 36000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 21°01′04″N 101°15′24″W / 21.0178°N 101.2567°W | ||
Azalera | 78 km² | ||
Altuera | 1996 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 194.500 (2020) | ||
Metropolia | 171.709 | ||
Dentsitatea | 195 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1546 | ||
Telefono aurrizkia | 473 | ||
Ordu eremua | UTC−06:00 | ||
Hiri senidetuak | Toledo, Salinas, Ashland, Cuenca (Ekuador), Habana Zaharra, Morgantown, San Miguel de Allende (en) , Tepatitlán de Morelos (udalerria), Santa Fe, Alcalá de Henares, Arequipa, Avignon, Mexiko Hiria, Morelia, Oaxaca, Quebec Hiria, Spoleto, Umeå udalerria, Valparaíso eta Zacatecas | ||
http://www.gto.gob.mx/ |
Guanajuato Mexiko erdialdeko hiria da, Guanajuato estatuaren hiriburua eta Guanajuato udalerriaren herriburua. 2010ean hiriak 72.237 biztanle zituen, eta udalerriak 171.709.[1]
Mexikoko zilar meatzalde aberatsenetako batean dago. Hiriak arkitektura kolonialeko eraikin bikainak ditu. UNESCOk hirigune historikoa eta meatzeak Gizateriaren ondare izendatu zituen 1988an, Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak izenarekin.[2] Gaur egun, unibertsitateagatik eta bizitza kultural biziagatik ere ezaguna da. Azken horren adibide nagusia da Cervantesen Nazioarteko Jaialdia, Mexiko eta Latinoamerikako bilkura artistiko nagusietakoa.