Guantxeak, Indigena kanariarrak | |
---|---|
Tenerifen dagoen Beneharoren oroigarria. | |
Biztanleak guztira | |
Gaztelaren konkista gertatu zenean 100.000 inguru artxipielago osoan | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Kanariar uharteak | |
Hizkuntza | |
Hizkuntza guantxeak, guantxera | |
Erlijioa | |
Animismoa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Ipar Afrikako berbereak |
Guantxeak[1] Kanariar Uharteetako indigenak ziren. Denboraren joanean, izen hori uharteetan zizi diren herri guztientzat orokortu da, baina hasieran batean Tenerife uhartekoei bakarrik esaten zitzaien guantxe. Horregatik, zenbaiten ustez egokiagoa da kanariar indigenak izena, guantxeak baino. Herri horien jatorria berberea zen, Afrikako iparraldeko zenbait herrirena bezala, ustez K.a. 1000. urtearen inguruan Afrikako iparraldetik hara joanda. Guantxeak 1402tik aurrera gertatu zen Gaztelaren inbasioaren ondorioz desagertu ziren, baina haien aztarnek Kanariar Uharteetan oraindik bizirik diraute.
Jatorrizko izena guanchinet da, "Tenerifeko gizakia" esan nahi duena (guan "gizakia" da; eta chinet, "Tenerife").