H

H
H
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
Bandera
Braille
ASL
Kodeakmorse kodea: ....
NATO alfabeto fonetikoa: Hotel
Braille ASCII (en) Itzuli: H

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.


H, hatxe edo mutua euskal alfabetoko zortzigarren hizkia da. H (larriz) eta h (xehez) idazten da. Euskara batuaren ahoskera zainduan, h letra bi eratara ahoska daiteke: hasperendua (ekialdeko euskalkietan egiten den eran) edo soinurik gabe (mendebaldeko euskalkietan egiten den eran).[1]

Bokalen arteko edo bokalen aurreko hasperena ahoskatzen den tokietan pseudo-igurzkari glotal bezala ahoskatzen da. Baina Euskal Herriko leku gehienetan hasperen hori galdu eta mututu egin da. Eki-ekialdeko zenbait tokitan, ordea, herskari hasperendun batzuk oraindik ere bereiztu egiten dira: / ph /, / th /, * / kh /. Grafikoki tradizioan <ph>, <th> eta <kh> bezala idatzi dira.

H larria hidrogeno elementu kimikoa adierazteko erabiltzen da; aldiz, h xehea orduaren ikurra da Nazioarteko Unitate Sisteman.

  1. Euskaltzaindia: 87. araua, Euskara batuaren ahoskera zaindua.

Developed by StudentB