Habeartea[1] edo nabea[2], arkitekturan, zutabe-ilaren arteko hutsunea da.
Hitz hau harresi edo arku ilaren artean, tenpluetan edo beste eraikin garrantzitsu batzuen luzeran hedatzen diren espazio bakoitzari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Habearte nagusia da tenpluaren erdialdea hartzen duena, sarrerako atetik gurutzadura edo presbiteriorarte, oro har, bere paraleloan dauden alboko habearteak baino gorago dagoena, eta zabalera handiagoa duena.
Habearteen banaketaren arabera elizaren barnealdean, bi oinplano mota nagusi daude eliza kristauetan: gurutze itxurakoa (habearte nagusi bat zabaletarako beste batekin gurutzatua, transeptu deitua), eta oinplano basilikala (bat, hiru edo bost habearte paralelo, laukiluze formako egitura eratzen dutena eta presbiterioetan amaitzen direnak.
Tenplu kristau xaloetan, habearte bakarra egoten da, hormen arteko hutsunea, hain zuen, baina eliz handi eta konplexuagoetan, antzinako erromatar basilika eredutzat hartu zutenez, habearte bat baino gehiago izaten dute, gehienetan, hiru.
Nabe nagusia tenpluaren erdigunean dago, sarrerako atetik gurutzadura edo presbiterioraino. Oro har, nabe nagusiaren paraleloan dauden alboetakoak baino altuera eta zabalera handiagoa du. gotikotik aurrera, altuera jauzi honetan geratzen den horma, beirateak jartzeko aprobetxatu zen, habearte nagusira argia eramateko, hain zuzen.
Eliza barruko nabeen kokapenaren arabera, bi oinplano mota nagusi daude eliza kristauetan: gurutze-oinplanoa (nabe nagusi bat beste batek zeharkatua, transeptua deritzona) eta oinplano basilikala (bat, hiru edo bost nabe paralelo, egitura angeluzuzena osatu eta presbiteroetan amaitzen direnak).