Haile Selassie I.a, jaiotza izenez Ras Tafari Makonnen (Ejersa Goro, Etiopia, 1892ko uztailaren 23a - Addis Abeba, Etiopia, 1975eko abuztuaren 27a), 1930etik 1974ra arte Etiopiako Enperadore izan zen.
Rastafari mugimenduaren sorrera piztu zuen 1930eko hamarkadan Jamaikan, erlijio izaeraduna. Horrekin lotuta, reggae musika sortu zuten urte batzuk geroago, 1960ko hamarkadan.