Hard bop 1950eko hamarkadaren erdialdetik 1960ko hamarkadaren erdialdera arte garatu zen jazz estilo bat da; kronologikoki, cool jazza jarraitzen du eta jazzaren abangoardiaren (zehazki, free jazz eta jazz modala) aurretik doa. Garai hartan East Coast jazz izena ere jaso zuen, West Coast jazzaren aurka. [1]