Erakuslea | |
---|---|
Hatzak | ||
---|---|---|
Hatz erakuslea (digitus secundus edo digitus II) giza eskuko bigarren hatza da, erpuruaren eta hatz luzearen artean dagoena.
Hatz erakuslea luzatuz zerbait erakutsi edota ezetza ematen dela (alde batera eta bestera mugituz) adierazten da. Ordenagailuko saguaren botoia sakatzeko ere erabili ohi den hatza da. Pertsona bat leku batetik alde egiteko esateko ere erabil daiteke, kanporako norabidea erakutsiz. Eskoletan eskua eta hatz erakuslea altxatzen direnean, ikasleak irakasleari zerbait galdetu edo esan nahi diola adierazten du.