Hebrear egutegia juduek erabiltzen duten eguzki-ilargi egutegia da. Egungoa 359an Hilel II.a matematikariak egin zuen eta nahiko algoritmo konplexua erabiltzen du datak finkatzeko. Munduaren hasieran hasten da, juduen tradizioaren arabera K.a. 3760ko urriaren 7an, igandean, gertatu zena, hebrear egutegian 1. urteko Tishrei-ren 1a dena.
Eguna hiru izar irtetean hasi eta eguzki-sarreran bukatzen da. Hona hemen bere hilabeteak: